Everest-eko trekkina: Gokyo, Cho La, Kalapatar, Kongma La, eta Island Peak.
2011ko urria.
2011 urtearen hasieran Nepalera joatea apentsatu genuen eta udaberrirako hamar laguneko taldea osatu genuen trekkina eta mendi errez bat egiteko asmoz. Maiatza aldera Kathmandurako hegaldia hartu genuen, garaiz ibili behar baita horretarako, urrian jende asko joaten baita Nepalera. Uda horretan Tensing eta Yangzi sherpak ezagutzeko sortea izan genuen, Markinan pasatzen dute uda lanean eta aldi berean gaztelera eta euskera ikasten. Beraiek antolatu digute trekina eta mendiko igoera eta benetan dena ezin hobeto atera zaigu.
Trekina berez ez da oso gogorra, egun batzutan bi edo hiru ordu ibiltzen ginen bakarrik gorputza altuerara aklimatatzeko. Oso ondo etorri zaigu horrela ibiltzea eta egun gogorrenak, Cho La eta Kongma La mendilepoak oso ondo pasatu genituen.
Paisaia ikusgarria da, Gokyo Ri eta Kalapatar-etik 8000 inguruko hainbat mendi ikus daitezke (Cho Oyu, Everest, Lothse, Nuptse, Makalu) eta bertan daudela ematen du, glaziarrak ere ikaragarriak dira, hemengo argazki asko ikusita genuen arren, han egotearen sentzasioa errepika ezina da.
Bai sherpak, bai porteadoreak oso ondo zaindu gaituzte. Beraien laguntza gabe ezin izango ginateke haraino joan, gainera Tensig eta Yangzi gazteleraz hitz egiten zekitenez beraien kulturari, bizimoduari eta sinismenei buruz gauza asko ikasi ditugu.
Eguraldi onarekin oso gomendagarria da Kongma La lepoa zeharkatzea Island Peak-eko bailarara joateko. Ia jenderik ez dago eta gainera ikuspegiak zoragarriak dira. Island Peak mendi “erreza” dela esan arren, altuera eta nekearen eragina oso handia da, batez ere azkeneko aldapa oso gogorra delako eta indarrak nahiko justu izan genituen. Beheko kanpamenduko antolaketa oso ona izan da, fenomeno jan dugu eta nahiz eta leku deserosoa izan, haizea handia zebilen eta hautsa edonondik sartzen zen eta gauetan 16ยบ zero azpitik izaten genuen, gustura egon gara.
Orokorrean sentsazio onarekin etorri gara eta egunen baten beste treking bat egitera bueltatuko gara.
Eskerrik asko Tensig, Yangzi, Migma, Kamcha eta porteadore guztiei.